NOR GARA

Pirinioetako Ataria gure eskualdeko ekonomia-sarea kohesionatzeko sortu zen, eta zerbitzuak edo lanpostuak bete behar dituztenak eta behar horiei erantzun diezaieketenak harremanetan jartzen ditu.

Atari hori Pirinioetako Planean jaso diren ekintzetako bat da, eta Pirinioetako Mahaiko Ekintzailetza Lantaldearen bidez koordinatzen da.

Plataforma Cederna Garalur Elkarteak garatu du, Lursarearekin eta Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, GuPirinioa taldearen bitartez.

 

Enplegu-atariak Pirinioetatik egiten den eskaerari erantzuten dio: alegia, tresna bat izatea, batetik langileak erakarriz inguruko lan-eskaintzak zabaltzeko; eta, bestetik, lurraldeko enpresen arteko harremanak eta ezagutza errazteko, enpresa horiei beren zerbitzuak Pirinioetako eskualdean eskaintzeko edo eskatzeko aukera emanez. Horrela, Pirinioetako Mahaiak gure eskualdeko ekonomia-ehuna sendotzen laguntzen du.

Horrela, gure atarira sartzen denak aukera hauek ditu:

  • Zerrenda eguneratu batean, Pirinioetan aktibo dauden lan-eskaintzak berrikustea.
  • Eskaintza horiei erantzutea, CVa bidalita.
  • Pirinioetako enpresa baten zerbitzuak eskatzea.
  • Pirinioetako enpresa baten zerbitzuak eskaintzea.

Enplegu Ataria Pirinioetako Mahaiko Ekintzailetza Lantaldeak sortutako ekimena da. Cederna Garalur Elkarteak garatu du, Lursarearekin (Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentzia) eta Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, GuPirinioa taldearen bitartez.

 

Nafarroako Gobernua Cederna Garalur Lursarea Mesa del Pirineo